Aniztasuna eta hezkuntza (Tabakalera)



Artearekin aniztasuna landu daitekeela ikasi dugu bisita honen ondoren ,  eta haurrei artearen bitartez aniztasuna zer den ere landu dezakegula. Guk genituen aurre ideiak ez dira lortu bisitaren ondoren, izan ere, beste mota batetako zerbait espero genuen. Taldekide batek bisita baino lehen erakusketaren inguruko informazioa irakurri zuen, baina gero bertan ikusitakoak ez zituen bere aurre iritzi horiek bete. Baliteke izatea gure artea ulertzeko modua beste bat izatea eta horregatik ez ulertu izana oso ondo bertan zeuden materialekin aniztasuna landu daitekeela.


Bihotz taupadak irudikatzen zituen harriaren eskultura izan zen guregan eragin gehien izan zuen artelana. Bihotz taupadak lehen aldiz entzun genituenean, urduri zegoen pertsona baten bihotz taupadak ziruditen, baina bisitaren amaieran azaldu ziguten bihotz arritmiko bat zela. Ikusi daiteke ere zerbait interpetratzeko modu desberdinak daudela, eta batentzako sentimendu bat eragiten duen zerbaitek beste batentzako, beste edozer eragin diezaiokeela.


Lan da lan erakusketan lekuz kanpo geundela sentitu genuen, ez genuelako aniztasunaren loturarik aurkitzen. L’ intrus erakusketan, aldiz, aniztasuna gehiago landu genuen eta jardueraren bidez ulertzen lagundu zigun. Taldekide bati lehen erakusketa baliagarria izan zitzaion ebaluatzeko eta gauzak jasotzeko hainbat modu desberdin ikusi ahal izateko, lan koadernoak erabil daitezke gauzak apuntatzen joateko, audioak erabili daitezke idatziz jaso beharrean audio moduan jasotzeko, argazkiak bertatik gero informazio atera dezakezulako, bideoak, etab. Beraz, tresna desberdinak erabil ditzakegula informazioa jasotzeko.


Arrotza noiz sentitu garen jarduera egitean, guztien bizipenak entzun ondoren, konturatu ginen bakoitza egoera desberdin batean arrotz sentitu zela noizbait. Egoera horiek entzutean beste batzuekin bat egiten genuela egoera batzuetan, hau da, egoera batean pertsona bat baino gehiago sentitu izan zela arrotza, alegia. Honek guregan eragina izan zuela uste dugu, izan ere, bizipenatatik abiatutako zerbait egiten ari garelako, eta gure bizipen eta sentimenduetatik abiatuta ikasten eta barneratzen ditu gauza gehienak.


Nahiz eta taldekide bakoitza desberdina izan bestearekin enpatizatzea eta errespetatzea oso garrantzitsua dela uste dugu eta hori ikasi dugu.

Comentarios

Entradas populares