AZKEN POSTA

    Lauhileko honetan, aniztasunaren inguruan hausnartzeko aukera asko izan ditugu, izan ere, moduluko lanaren gaia aniztasuna zen eta horretarako ekitaldi anitzak izan ditugu. Hauek aniztasunaren kontzeptua zabaltzen eta finkatzen lagundu didatela esango nuke.

   
    Hasieran klase batean hasi ginen hausnartzen pentsatuz zer den aniztasuna eta bertan ikaskide guztien iritziak entzun ondoren, kontzeptuaren inguruan nuen ikuspegia aberastu nuela esango nuke. Izan ere, niri bururatu zitzaizkidan gauzak eta besteei bururatutakoak ez ziren berdinak, eta hauek elkarbanatzean aberastu egin gintuela uste dut.

   
    Lehen irteera edo ekitaldia, L’ intrus erakusketa izan zen. Hasiera batean ez nuen oso ondo ulertzen aniztasunaren eta erakusketaren arteko lotura, izan ere, erakusketan artelan desberdinak ikus zitezkeen. Baina gero horiek ikusi eta besteekin elkarbanatzean konturatu nintzen, bakoitzak interpretazio anitzak egiten zituela artelan berdinaren inguruan. Hau da, gauzak begiratzeko edota ikusteko modu anitz asko daudela eta denak onargarriak direla, zurearen berdinak ez badira ere.


    Ondoren ere ipuin kontaketa bat egin genuen asignatura beteko klasean, bertan kontatzen genituen ipuinak aniztasunarekin lotura zeukaten. Honen helburua irakasle izango garenez, jakin behar dugula ipuinak ondo kontatzen. Haur Hezkuntzan dagoen tresnarik garrantzitsuenetariko bat ipuinak dira eta haur txikiekin gai hauek lantzeko bide egoki bat izan daiteke ipuina kontatzearena, ondoren, honen bitartez landu ahal izateko gai hori haurrekin.


    Jarraitzeko UNRWA, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak hitzaldi batzuk eman zizkiguten. Hauen bitartez, Bertako egoera hobeto ezagutzeko aukera izan genuen eta han gertatzen ari dena ere jakiteko. Bi eguneko tailerrak izan ziren gainera, lehen eguna informatiboagoa izan zen, izan ere, hitzaldiak eduki baigenituen. Baina nik asko ikasi eta hausnartu nuela esango nuke, han bizi diren pertsonek haien azaletan bizi dutena momentu batzuez nire azalean bizitzeko aukera eman zidalako eta horrek niregan eragina izan zuen. Bigarren tailer egunean, tailer praktikoak eduki genituen, horretarako hiru taldetan banatu ginen eta talde bakoitzak gauza bat egin zuen. Batzuk komikien tailerra, besteek ipuin kontaketaren tailerra eta azkenik antzerki tailerra zegoen. Niri azken honetan parte hartzea egokitu zitzaidan, egia esan nituen aurreikuspenak hautsi zituen, ez bainuen espero egin genuena. Haiek lortu zuten jolasen bidez antzerki txiki bat egin ahal izatea, eta ni gutxienez paperean sartzea lortu nuen. Niretzako oso momentu hunkigarria izan zen, oso istorio gogorra errepresentatzen ari ginelako.


    Ondoren etorri zena Calcuta Ondoaneko saioa izan zen, saio hau niri asko gustatu zitzaidan egin genuen moduagatik, izan ere, talde txikitan banatu ginen eta talde hauetan egin genituen praktikak, talde txikitan egiteak ahalbidetzen zuen hobeto denon iritzia entzutea eta horren inguruan hausnartzea. Bestela asko ginen eta, egia esan oso laburra izan zela iruditu zitzaidan, niri saio hauek luzeagoak izatea gustatuko litzaidake, saio hauetan asko ikasten dela uste baitut. Izan ere, gaiak eta talde txikitan egitean ahalbidetzen du gauzak gehiago sakontzea.


    Pausokako hitzaldia, benetan iritsi zitzaidan, izan ere, guraso batek bere haurrarekin bizi izan duen istorioa kontatzen ari baitzen, berak lehen pertsonan sufritutakoa. Askotan ez gara konturatzen guraso horiek jasan behar izan duten guztiaz, eta haien lekuan ere jarri behar gara eta ulertu behar ditugu. Irakasle bezala, gurasoak entzun eta ulertzen saiatu behar gara, haiek asko sufritzen baitute haien seme-alabengatik. Hitzaldi honetatik hau ikasi nuela esango nuke eta orain garrantzitsua iruditzen zait, gurasoen ikuspuntua jakitea eta ulertzea, horrela beraiekin lan egin ahal izango dugu.


Memoria Plazakoari dagokionez, esan beharra dago, gustatu zitzaidala alde batetik, testimonioak entzun ahal izatea baina iruditu zitzaidan soilik biktimen familietan zentratu  zirela eta beste alderdiko familiak ere erakustea edukiko zutela, horrela entzun genitzake alde biko testimonioak. Ekitaldi hau garrantzitsua iruditu zitzaidan garai batean gertatutakoaz gehiago jakin ahal izateko, izan ere, irakasle izan behar garenak eta oro har denok ezagutu beharko genuke gure historian gertatutakoak.


Beste ikasgai batean, aukera eduki genuen Berritzegunean lan egiten duen pertsona batekin egoteko, honek Berritzegunearen funtzionamendua eta eskolara eman dakizkiokeen laguntzak zeintzuk diren eta zer egin behar den horiek lortzeko azaldu zigun. Interesgarria izan zen, etorkizunean berritzeguneak lagundu dakiguke gure lanean.


Irakasle baten gomendioz, Buda que explotó por vergüenza pelikula ikusi genuen, eta pelikula oso gogorra izan arren pertsona guztiei ikustea gomendatuko nieke. Izan ere, herri hartako egoera azaltzen da, baina haur batzuek errepresentatzen dute eta horrek egiten du pelikula gogorra. Baina hango egoera oso ondo azaltzen da, eta guk dauzkagun estereotipo edo uste faltsu askorekin hausten du.


Amaitzeko, Naizeneko hitzaldia izan genuen, hau ere nahiko hunkigarria izan zen. Alde batetik aita bat eduki genuen bere alabaren istorioa kontatuz, eta berak bere aita ikuspegitik nola bizi izan zuen azaldu zuen. Ondoren, Luar izeneko mutil batek bereak bizitakoa azaldu zuen, eta berak txikitatik gizarteak ezarritako betetzen zuen pertsona bat zen horrekin gustura ez zegoen arren, baina momentu batean bera zen bezalako izatea erabaki zuen, eta orain oso zoriontsua dela adierazi zuen, bera sentitzen zela, orain arte ez baitzen bera zen bezala sentitu.


Hitzaldi eta ekitaldi hauen ondoren, nire aniztasunaren begirada asko handitu dela uste dut, eta irakasle bezala nire praktikak burutzeko beste modu aberasgarriago bat lortu dudala uste dut, honek guztiak niri asko aberastu nauelako. Eta horrela amaitzen da nire blogeko ibilbidea!!!

Comentarios

Entradas populares